XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraindik kolejiora joaten zala Ludwig von Westphalen, Gobernuko kontselariarekin adiskidetu zan.

Marxek hil arte idazle klasikoentzat nabaitu zuen maitasuna gizon honengandik xurgatu zun.

Amazazpi urte zituela Marx Bonn-era alderatu zan abogadutza ikastera.

Urrengo urtean Jenny von Westphalen, Ludwigen alabarekin ezkongaietan hasi ta Berlingo Universidadera aldatu zan.

Berlinen eman zitun lau urteak haren pentsamoldea betiko eratu zuten.

Hasita zeuzkan abogadu-ikasketak utzi ta filosofiari ekin zion gogor.

Hegel irakurri ez ezik (MEW EB Ers. T. 4 or.) Hegeldar ezkertiarrekin adiskidetu zan.

Geroago horietako batzuen aurka bi liburu idatzi zitun Engelsekin batera (MEW 3,8 urr.) eta (MEW 2,3 urr.).

Hegeldar ezkertiarrengandik ikasi zun, filosofo baten lehendabiziko eginkizuna kritikatzea dala.

Betiko zintzo eutsi zion Marxek lelo horri eta haren zeinbait liburuek kritika izenarekin hasten dira.

Halare Marxek kritikaren gainetik praxisa jartzen zun eta honengatik laister asarretu zan bere aspaldiko adiskideekin.

Azkenik Jena-ko Universidadeak filosofi-Maixu izendatu zun 1841-ean.

Marxen balio ta buruazkartasunaren nehurria emateko aski da jakitea ogetalau urte zituela Rheinische Zeitung, Alemaniko eguneroko onenetakoaren buru egin zutela.

Eguneroko honen idazlanetan izan zitun lehendabiziko eztabaidak Prusiako gobernuarekin (MEW 1,28 urr.).

Garai hartan, jokaeraz ezkertiarra izan arren, Ausburgo-ko Allgemeine Zeitungek komunistatzat salatu zuanean bipilki kandu gori iraizi zun (MEW 1,105 urr.).